Patxi Errementeria
Patxi errementaria oso gizon gaiztoa zen, betidanik bekatuan bizi izandakoa. Halako batean,
deabru bat iritsi zen bere etxera bere bekatuengatik ordain zezan, gizona infernura eramateko
asmoz,
Han zegoen bere errementegian lanean, tarteka mailukatzen, beste batzuetan hauspoari
eraginez, edo besterik gabe, latzak astintzen edo sutegian era guztietako tresnak sartzen.
- Egun on - esan zuen deabruak - benetan txarra zarela entzun dut eta zu infernura
eramateko aginduarekin nator.
- Ez dago gaizki esana -erantzun zion Patxik- baina goazen mokadutxo bat jatera bide luze
hori hasi aurretik, ezin da halako bidairik egin urdaila hutsik dugula.
- Arrazoia, goazen bai- esan zuen deabruak oso irribarretsu
Beraz, mahaian eserita hasi ziren bazkaltzen. Amaitu zutenean, Patxi jaiki eta deabruari
esan zion:
- Joan gaitezke.
- Bai, irtetko ordua da - esan zuen deabruak nagikeriz altxatzen saiatzen zen bitartean,
baina ezinezkoa zela somatu zuen. -Aizu! Baina zer da hau?! Ezin naiz mugitu! Patxik, deabrua
eseri baino lehen, lanerako erabiltzen zuen bikez igurtzi zituen aulkia eta mahaiaren alde hura, horrela deabrua harrapatuz.
Han igaro zituen deabru hark hurrengo 5 urteak, Patxik bikea suz urtzea erabaki zuen arte.
Deabruak ihes egin zuen izututa, eta ez zen inoiz inguru haietara itzuli. Patxi, berriz, orain arte
bezala jarraitu zuen bekadun bizitzarekin.
Handik denbora batera, beste deabru bat joan zen Patxi infernura eramatera, baina hau
abisu batekin zetorren: “Patxik mahaian esertzea eskaintzen badizu, ez zazu egin inola ere”.
Deabru hura errementegira heldu zen goizean.
- Egun on - esan zuen honek.
- Egun on zuretzat ere- Patxik.
- Zure bizitza bekatuez beteta dagoela esaten dute, eta horregatik infernura eramateko
agindu didate.
- Ez dago gaizki esana -erantzun zion errementariak- Baina goazen goazen mokadutxo bat
jatera. Eseri mahaian, zure etxean bezala. Esan zuen Patxik sukaldera irstean.
- Ez dut esertzeko beharrik, eskerrik asko.- Erantzun zuen deabruak.
- Orduan, hartu atsedena nik hamaiketakoa egiten dudan bitartean, bidaia luze horren
ondoren nekatuta egongo zara. Ohe hartan bota zaitezke, zure etxean bezala - esan zuen
Patxik ohea seinalatzen zuen bitartean.
- Ondo esanda – Esan zuen deabruak etzaten zen bitartean.
Patxik hamaiketakoa amaitzerakoan, deabruarengana hurbildu zen eta esan zion:
- Joan gaitezke nahi duzunean.
Baina deabrua ezin zen altxatu, Patxik bikez josia baitzuen ohe hura.
Han pasa zituen hurrengo 5 urteak ohera itsatsita mugitu ezinik, Patxik bikea suarekin
berotuta urtzea erabaki zuen arte. Deabruak besteak bezala ihes egin zuen, eta Patxik bekatuz
eta inoiz baino gaiztakeria gehiago eginez jarraitu zuen.
Errementariaren portaeraz eta axolagabekeriaz nazkatuta, hirugarren deabru bat bidali
zuten Patxi ehizatzeko.
- Baina gogoratu, ez zaiten mahaian eseri. - esan zuen patxik umiliatu zuen lehen deabruak.
- Behin eta berriz esan arren, ez zaitez ohean etzan.- Esan zion bigarrenak.
Patxiren trikimailuez oharturik, goiz batean iritsi zen hirugarren deabrua.
- Egun on.- Esan zuen errementegira heltzerakoan.
- Onak izan dadila zuretzat ere.- Erantzun zuen Patxik
- Zuri buruz oso gaiztoa eta krudela zarela diote eta bekatu etengabean bizi zarela. Egia
da?
- Ez da horrela - erantzun zuen - ni bekatuan bizi naiz bai, baina ez naiz inola ere krudela.
- Bada, zu infernura eramateko asmoz etorri naiz, eta hobe da bidaia lehenbailehen hastea.
- Ez dago gaizki esanda, baina goazen lehenbizi mokadutxo bat jatera, ez duzu hain bidai
luzea egin nahiko urdaila hutsik dagoela.
-Ondo da, zoaz- erantzun zuen deabrua mesfidantzaz.
Sukaldean sartzean, Patxik deabrua mahaira esertzera gonbidatu zuen.
- Ez, eskerrik asko, ez dut esertzeko beharrik.
- Atseden pixka bat behintzat hartu beharko duzu, hain bidaia luzearen ondoren.
- Ez, ez dut nekerik sentitzen.
- Bada, nik hamaiketakoa egiten dudan bitartean, zergatik ez zara pikondo hartara igotzen
piku batzuk jatera? Unerik onenean daude, eta nahi adina jan dezakezu.
- Oso ondo esanda, horixe bai egingo dut oso gustora.
Deabrua, zuhaitzerantz abiatu eta azkar igo zen, bidaia hasi haurretik ahalik eta piku gehien
jateko asmoz.
Hamaiketakoa amaitutakoan, Patxi pikondora hurbildu eta esan zion deabruari:
-Joan gaitezke nahi duzunean.
Baina deabrua zuahitzari itsatsita zegoen, patxi ihinztatu egin bait zuen pikondoa bikez.
Deabru hark eraman zuen Patxiren gaiztakerien zatirik okerrena, jendearen eta haurren
aurrean agerian geratu baitzen, egunero, eskolatik irtetzean, deabrua harrikatzen zuten, honek
Patxiren izena ohiukatzen zuen bitartean. Baina honek belarri gor egiten zien deabruaren
intziriei.
Hala egon zen 5 urtez, alde egin zuen arte. Bizien munduan plazerez bekatzen jarraitu zuen
Patxik heriotzaren bisita jaso zuen arte, harekin ez dago baliozko iruzurrik. Bisita
saihestezinaren ondoren, Patxik kurrika batzuk, mailu bat eta erretegi bat hartu zituen
errementegitik, eta infernura abiatu zen. Ifernuko atera iristean, kolpeka hasi zen deika
sekulako burrunba sortuz.
- Nor da?!- Galdetu zuten barrutik garrasika.
- Patxi Errementaria naiz.
Han zeuden deabru guztiak izutu egin ziren izen hori entzutean, eta atea apuntatzera jo
zuten, deabruak hainbeste sufriarazten zituen Patxi Errementari ospetsua sar ez zedin.
Deabruetako batek, errementariak atea deitzen zuela ziurtatu nahian, beste aldean atearen
zirrikitu batetik begiratzen hasi zen. Patxik, hura ikustean, erretegia hartu eta honen begiaren
kontra bota zuen tresna. Ahotsaren bidez ezagutu nahian, belarria zirrikitura hurbildu zuen
beste bati, belarria kurrikekin erauzi zion.
Patxik, infernuan ez zela ongi etorria ikusita, zeruan zortea frogaatzea erabaki zuen eta
harantz joan zen. Iristerakoan, atea jo eta Pedro Deuna agertu zitzaion aurrean.
- Nor zara?- Galdetu zuen honek.
- Patxi Errementaria naiz.- Erantzun zuen Patxik.
Hari buruz entzuna zuen Pedrok Deunak, zerura sartzea ukatu nahi zion, baina une horretan
Patxi ezagutzen zuen emakume zahar bat handik igaro zen, mehatxupean eta errepresalien
beldurrez, besteak beste, haren obra onei buruz eta Patxiren aldeko laudorioak botatzen hasi
zen. Pedro Deunak, andre zaharrak kontatu zizkion gezur guztiak sinestuta, atea ireki eta
Patxiri bere behin betiko etxera sartzea utzi zion.
-Amaiera-
EUSKAL HERRIKO KONDAIRA